XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

... hark Jacob Grampacirc;berg de Hemsô jaunari Alemaniara igorri zion gutun hartan, 1842ko irailaren 14an, Iztuetaren idazkeraz zenbait iritzi eman zizkion esanez: Le acusan los guipuzcoanos de falta de pureza en el lenguaje, y de mezclar voces del vascuence francés, del vizcaino, y otros dialectos, y no usar sólo el vascuence puro que se habla en las cercanías de Irun.

(11) L. de Usoz y Río, Antología (1986an E. Cobo-ren sarreraz eta hautaketaz argitaratua), Madrid, Ediciones Pléroma, 1986. Ikus 171. or.

Esan gabe doa, Hondarribian bertan, kalean bederen, akelarrearen garaian gaskoina zela nagusi; gaur egun gaztelera den bezalatsu.

Eta nagusi jarraituko du, euskara guztiz baztertu arte, baldin euskaldunok gure mintzairaren erabileran bizkortze ahalmenik erakusten ez badugu.

Hortarako, har dezagun ikurtzat: euskaldunari euskaraz.

Euskara txukun erabiltzea beharrezko izango zuen Axularri itzala kendu nahiz ibili zen deabruak.

Gure klasikoen maisua buruz-buru aurkitu zuenean, itzalgabe uzteko arriskuan agertu omen zen eta kosta zitzaiola estutasun hartatik irtetzea, J.M. Barandiaranek bildu zuenaren arabera, deabruak itzala galerazteaz arima gabe utz zitzakeanez.

1956. urtean Arantzazun Euskaltzainen Biltzarrean hala aipatu zigun, urte berean Parisko Sorbonan zehatzago agertu zuena: Axular euskaldun andienetakoa dela ez da erran beharrik.

Bere irakasaldiak eta bere mintzaera zoragarriak ezagunak dire eta hekien itzala menderen-mendeetan atsegin izanen zaie gure ondorengoai.

Ukapenezko mitoak baztertu, gaur egungo euskaltzaleok, lau menderen ondotik Detxeparekin errepikatuz, euskaldun den gizon orok altxa beza burua!.

Egia esateko, euskararik ez dakiten abertzale gehiengoari esker, kontsentsuz onarturiko legea dugu, Euskararen erabilpena aurauzkotzeko 10/82 Oinarrizko Legea.

Duintasunaren arabera, fedea ekintzekin beteko balitz, gehiengo horri esker, gutiengoa gehien izan liteke, noski.

Hortarako gure abertzaleon gogoa asmo soilean ez dadila gelditu.

Atxeki eta eutsi diezaiogun Autonomi Komunitatean indarrean dagoen euskara normalkuntzarako lege horri, hizkuntza gaiso hau mito zaharreko satankeri edo deabrukerietan eror ez dadin.

Hala bedi.